BOST URTE FIREFOXekin

Bada denbora Interneten, beraz ospa ditzagun weba guztiontzat toki hobea egiteko elkarlanean emandako bost urte hauek.

erreproduzitu

ARGITU MUNDUA

Dibertimenduan parte hartu nahi? Proba itzazu azpiko ideiak eta, amaitzean, ziurtatu zure proiektuaren argazki edo bideoa igotzeaz Flickr-era, 'Firefox5' etiketarekin. Argazki eta bideo onenei Firefoxeko merchandising produktuak oparituko zaizkie

Linterna

Eskuratu proiektore bat eta argiztatu Firefoxen logoa paretean zure festan, edo egin logo txantiloia eta kokatu linterna baten aurrea efektu txundigarria lortzeko. Edota, eskuratu islagailu handi bat Firefoxen zure "bat-seinalea" egiteko!

Mash-Up

Pentsa ezazu Firefox eta argia uztar ditzakezun modurik interesgarrienean. Adibidez, sor ezazu logoa kandeletatik abiatuta edo programa ezazu zure argi propioa! Gero eta sormen gehiago, hobeto.

Mugikorra

Eskuratu Firefoxen logoa zure mugikorrean eta egizu argazki bat leku ezagun batean. Edota, bildu lagun batzuk talde-argazki bat egiteko guztiok logoa mugikorretan duzuela.

Gogoratu: dibertitu, baina zentzuz. Eta lortu baimena gure logoa eraikin publikoetan proiektatu aurretik!

Atzera begira

Nola aldatu da weba 2004tik hona? Irakurri gehiago gure Hack-en blogean.

Aurrera begira

Firefox mugikorrera dator! Eskuratu primizia datorrena ikusteko.

Izan sortzaile

Diseina ezazu 5 urte hauei buruzko posterra eta parteka ezazu munduarekin Creative Collective ekimenean.

Harremanetan jarri nahi?

Egunean mantenduko zaitugu Mozillan gertatzen denari buruz.

Emaizkiozu zorionak Firefoxi!

Bidali azpiko tweet-etako bat, edo idatzi zeurea.

Jarraitu Facebook-en »

KOMUNITATEA

Gehitu zure argazkiak edo bideoa (eta ziurtatu 'Firefox5' etiketa erabiltzen duzula). Gehitu zeureak »